1839Ko Urriaren 25Eko Legea

781 palabras 4 páginas
1839ko URRIAREN 25eko LEGEA

SAILKAPENA

Iruzkindu beharreko Testua dokumentu juridiko-historikoa da. Gorteek erabaki eta erregina adin txikikoak eta haren ama Maria Cristina erreginaordeak santzionatzen duten lege bat jasotzen du testuak. Erret-jauregian sinatua dago testua, 1839ko urriaren 25ean. Lehen Gerrate Karlistari amaiera eman zion Bergarako Akordioaren ondorioz datorren legea da. Egileak goian aipatutako Gorteak badira, hartzailea berriz Espainiako hiritar oro da, publikoa den testua da beraz. Helburua, gerra amaituta Hego Euskal Herriko probintzien legezko izaera zehaztea zen.

ANALISIA

Testuaren gaia, Erreginak Gorteek erabakitako foruen statusa santzionatu dutela iragartzea da. Idatziak biltzen dituen ideia
…ver más…
Aragoiko Koroako foruak deuseztatuta, euskal lurraldeetakoak soilik geratu ziren. Cadizko Konstituzioaren berdintasun nahiak ezabatuz ituen, baina Fernando VII.ak berrezarri (Hirurteko Liberalaren salbuespenaz). Fernando VII.ak 1830. urtean, andrea haurdun zela, gizonezko oinordekotzarik izango zuenaren ziurtasunik ezean, emakumezkoei tronura iristea galarazten ziren Lege Salikoa bertan behera utziko du Berrespen Pragmatikoaren bidez. Honek anaia Karlos errege izateko aukerarik gabe uzten zuen. Hauek saiatu ziren eritasun larria bizi zuen erregea atzera egin zezan konbentzitzen, baian ez zuten beren helburua lortu. Karlos infanteren aldekoak nekazari xumeak, landa eremuko kleroko sektore xumeenak eta behe noblezia ziren. Euskal lurraldeetatik kanpo, babesa izan zuten Maestrazgoko mendietan ere. Nahiz askotan esan izan den absolutismoa, estamentuen gizartea eta Eliza defendatzen zituztela, hau bere horretan uztea sinplekeria litzateke, Euskal Herriari bagagozkio bederen. Karlismoa ez zen izan absolutismoaren defentsa soila. Foruak dira euskal karlismo suharraren benetako arrazoia. Marxek berak, garaikidea izanik, ikusi zuen hau.
Isabel haurtxoaren ama Maria Kristinak (3. lerroa), ikusirik errealistak (absolutismoaren defendatzaile sutsuenen taldea) Karlosen aldekoak zirela, liberalenganako hurbiltzeari ekin zion. Jabea txiki eta ertainak, negozio-gizonak, funtzionariak, noblezia eta Elizaren goi-karguak osatzen zuten. Monarkia konstituzionala

Documentos relacionados

  • Kakakakaaka
    1977 palabras | 8 páginas
  • Mendizabalen Desamortizazioa
    781 palabras | 4 páginas