Nietzsche euskaraz

674 palabras 3 páginas
Autorea eta bere obra: F. Nietzsche

Aztertu dugun testua F. Nietzscheren “Ecce homo” obratik ateratakoa da,zehazki esateko azkeneko kapitulu den “Zergatik naizen patu bat” atalekoa. Obra hau bere bizi argiaren azken urteetan idatzi zuen eta aurretik idatzitako guztia errepasatu zuen modu harroago eta zorroztuagoan; hau da, obra autobiografikoa da.

Nietzschek, salbuespen indibiduo batek, bere mugagabeko barne indarraren eraginez, inguruko indar determinatzaileak gainditzea lortzen du, norbere buruari leial izateko nahimen sendoarekin. Hau da patuak izendatzen dion zeregina: mendeetan zehar gizakiaren existentzia erregulatu eta antolatu duten balioen errotiko zeharraldaketa. Etengabeko ezetz esatearen kontaketa da. Ezetz esate hau,
…ver más…
Horregatik kritikatzen du mendebaldeko kultura, nagusiki hiru atal hauetan:

1.FILOSOFIA TRADIZIONALAREN KRITIKA: Filosofiak munduari buruzko ideia okerra ematen digu: mundua kosmosa bezala hartzen du eta errealitatearen bere baitako razionalitatean sinesten du. Mundu razionala asmatzeak metafisika tradizionalaren oinarrizko hainbat kontzeptu asmatzea dakar, eta honekin batera bizitzaren ikuskera dualista. Izpirituaren mundua balioesten da eta gorputzarena gutxietsi. Grekoek ez zuten ikuskera hau aurkitu, asmatu baizik. Honen arrazoietako bat psikologikoa da: aldaketari, heriotzari eta zahartzaroari zioten beldurrak eragindakoa. Asmakuntzaren beste arrazoia gramatikan aurki dezakegu: kontzeptuen bidez unibertsalari erreferitzea posible dela uste baitugu; eta honek, izaera unibertsaletan sinestea errazten du. Kritika hauekin Nietzschek ukatu egiten du mundua kosmosa denik, kaosa baizik; beraren filosofiak norabide irrazional garbia hartuz.

2.MORALARI KRITIKA: Dogmatismo morala ezinezkotzat jotzen du Nietzschek, balioak sortu eta aldatu egiten baitira; eta moral tradizionala horrelakoa da. Bestalde, moral tradiziona antinaturala da: naturaren eta bizitzaren aurka doa; eta balioen ontasuna erabakitzeko irizpidea bizitzarekiko leialtasuna dela dio Nietzschek.

3.KRISTAU ERLIJIOARI KRITIKA: Nietzscherentzat erlijio oro gizakiak beregan sentitzen dituen

Documentos relacionados