Pertsiarren Manifestua

623 palabras 3 páginas
PERSIARREN MANIFESTUA

Kokapena:

Pertsiarren manifestua, jatorria aldetik, lehen mailako iturrikoa da garai jakin bateko dokumentua delako, “Madrilen, 1814ko apirilaren 12an”. Forma aldetik, dokumentu politikoa da.

Egileak Gorteko diputatu absolutistek, noblezia eta eliz gizonak dira. Dokumentua publikoa da nahiz eta erregeari (Fernando VII) zuzenduta egon harren zeren eta dokumentua herrian izango du eragina. Testuaren asmoa Cadizeko konstituzioa ezabatzea da eta lortzen da absolutismoa berriro ezartzen denean.

Analisia:

Testuaren ideia nagusia Cadizeko Gorteen lana eta Konstituzioa indargabetzearen beharra da.

Lehenengo paragrafoan antzinako pertsiarren tradizioa, Fernando VII.aren gatibutasuna eta arbasoen tronura
…ver más…
Aristokraziako eta kleroko gizonek, militarrek eta askotariko ideologiako legegizonek osatzen zituzten lurralde-botere horiek, eta berehala probintzia-zatiketa gainditu eta nazioko gobernu bateratua sortzeko beharra ikusi zuten.

Independentzia gerraren beste aurpegia Cadizeko Gorteetako eginkizuna da. Espainiako gizartearen zati handi bat armekin frantziarrekin borrokatzen zen bitartean, ilustratu gutxi batzuek Frantzian benetako iraultza burgesa eragin zuten ideiak ezarri nahi zituzten Espainian.

Aukera porrot militarren eraginez Batzorde Zentralak ospea galdu zuenean iritsi zen. Batzorde Zentralak, Cadizen babestuta, 1810ean erregeordetza kolektiboa sortu zuen. Gobernu hori bost kide kontserbadorek osatzen zuten, baina hiriko giroaren presioa zuten. Burges liberalek, funtzionario ilustratuek eta Josef erregearen armadak okupatutako beste hiri batzuetako intelektual askok, gerratik ihes eginez, Cadizen bat egin zuten, britainiar ontzidiak babestutako hiria zen eta.

Fernando VII.aren itzulera:

Frantziarren aurkako operazio militarrak amaitu arren herrialdea ez zen erabat baketu. Liberalak eta absolutistak aurrez aurre ari ziren, Fernando VII.ak gatibualditik itzultzean hartuko zuen jarreraren zain. 1814an, Espainiara iritzi zen eta zenbait jeneralek Cadizeko Gorteek indargabetutako absolutismo monarkikoa berrezartzen laguntzeko eskatu zioten. Horrez gain, armadaren iraultzaren aurkako jarduerak diputatu

Documentos relacionados

  • Pertziarren Manifestua Testu Iruzkina
    678 palabras | 3 páginas